Feli Alzaga Artola - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Feli Alzaga Artola 21. postua

Feli Alzaga Artola

Berrogeita hamar urte baino gehiago darama Ibarrako Txulone baserritik Tolosako Azokara saltzera etortzen, 12 urterekin hasi baitzen. Senar-emazteak aritzen dira lanean, nahiz eta semeak tarteka laguntzen dien. Lehen Abastosen zeukan postua, eta ordutik beti Pilar Imaz hernialdearrarekin batera egon izan da. Berdura da nagusi bere postuan: bainak, azenarioa, letxuga, borraja, patata… Urteko garairik onena udazkena da, bere ustetan.

  • Txulone baserria,
    Ibarra
  • Barazkiak
    Arrautzak