Eneko Imaz Amiano - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Eneko Imaz Amiano 24. postua

Eneko Imaz Amiano

Eneko duela 3 urte hasi zen baratzegintzan. Barazki ekologikoak hazten ditu, bai kanpoan eta baita negutegian ere, eta azokako postuaz gain kontsumo taldeak hornitzen ibiltzen da astean zehar. Bezero finkoak dituela dio, kalitatezko produktu bila joaten direnak eta aholkuak ongi onartzen dituztenak. Dagoenean, bereziki joaten omen zaizkio ilarra erostera, apropos biltzen duelako txiki samar dagoenean.

  • Allanegi baserria,
    Elduain
  • Barazkiak