Edurne Arsuaga Iraola - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Edurne Arsuaga Iraola 1. postua

Edurne Arsuaga Iraola

Beste hainbatek bezala, postu honek ere dagoeneko ikusi ditu bi belaunaldi pasatzen, eta Edurnek berak badaramatza 35 bat urte azokara etortzen, orain alabak lagunduta. Baratzean, berriz, senarrarekin aritzen da, bai kanpoan eta egin berri duten negutegi txikian. Ba omen ditu produktu zehatzak erostera etortzen zaizkion bezero finkoak, eta haiei duenetik onena ematen ahalegintzen da. Bere ustez, jendeari tomatea, ilarra eta baina gustatzen zaizkio gehien.

  • Barazkiak
    Arrautzak