Postua jartzen duen bigarren belaunaldikoa da Txema, duela 53 urtetik hasita. Enpresa moduan funtzionatzen dute, soldatapeko langileekin, eta egunero egiten dute azokaren bat. Erosketa ohiturak aldatu egin direla dio, orain aste barruan gehiago erosten omen da asteburuan baino. Dena den, produktua ona bada beti omen daude erosteko prest dauden bezeroak.