Begoña Aristi Oria - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Begoña Aristi Oria 15. postua

Begoña Aristi Oria

Begoñak 22 urte inguru daramatza Tolosako azokan, amak irekitako bideari jarraituz. 3 generazio aritzen dira lanean, bai baserrian, baita azokan bertan ere. Etxean hazitako barazkiak ekartzen ditu, baina inguruko postuetan ikusten direnekin alderatuta, bestelakorik ere izaten du, esaterako aza gorria edo zainzuriak. Horrez gain, babarruna oso ondo saltzen duela dio. Azokaz gain, kontsumo taldeak ere hornitzen ditu.

  • Isastegi-goikoa baserria,
    Tolosa
  • Barazkiak
    Fruitu lehorrak
  • Harremanetarako
    informazioa

    isastegi@hotmail.com