Amanda Simón Bravo - Tolosako Azoka
Hasiera / Azokagileak / Amanda Simón Bravo 2. postua

Amanda Simón Bravo

Amandak duela 33 urte baino gehiagotik jartzen du postua Tolosan, eta bertan izaten ditu salgai txapinak, gizon zein emakumeentzako zapatak eta kirol oinetakoak. Marka desberdinak eskaintzen ditu, baina gehien saltzen dena txapinak direla dio, eta barre egiten du hitza erabiltzean, bera izango delako etxeko zapatilei “txapin” deitzen dien errenteriar bakarra.

  • Errenteria
  • Zapatak