Azoka laguna izateak mundu jasangarriago baten alde lan egiten dugula adierazten du, bertako produktuak kontsumituz, eta gure ingurugiroaren alde jokatuz. Hau sustatu eta ildo honetan jarraitzeko, hemen da Tolosako Azoka lagunen poltsa esklusiboa.
Larunbatero azokan egindako erosketak eraman ahal izateko aukera paregabea eskaintzen du, errafiazko oihalez egina baitago, erresistentzia handia eskainiz eta plastiko eta bestelako hondakinak sortzea saihestuz.
Eta gure arropekin konbinatu ahal izateko moda osagarri paregabea ere izan liteke gainera!
Badakizu, eman izena azoka lagun bezala eta izen ematen duten lehen 1000 pertsonek urriaren 24 eta 31ean Tolosako Triangulo plazan kokatutako Azoka Lagunen postuan euren poltsa jasotzeko aukera izango dute.