Azoka Laguna izatearen abantailak - Tolosako Azoka

Azoka Laguna izatearen abantailak

#Azoka lagunak
Tolosako Azoka babesten eta sustatzen dugunon kluba da Azoka Lagunak. Kide izatea doakoa da, eta zenbait onura ditu.

Azoka Laguna izateak gauza asko esan nahi ditu: bertan erostearen konpromisoa azaltzen du; inguruko baserriak sustatzen dituzula esan nahi du; belaunaldi aldaketa bat bermatzeko zure alea jartzen duzula erakusten du; edo egiten duzula mundu jasangarriago baten alde.

Konpromiso izatetik harago, ordea, ezagutza kolektiboan ere eragin nahi du, eta horretara daude bideratuta daude onurak. Azokak badituelako kontatu beharreko mila istorio, teknika, jakintza edo trikimailu, erostean ez ezik, sukaldean aritzean lagungarri izan daitezkeenak.

Transmisioa ahalbidetzeko, informazio esklusiboa bidaliko zaie kideei posta elektronikoz: garaiko produktuen zerrenda eta prezioak, ekoizleen lanari buruzko bideo-erreportajeak…

Hilabetean behin ikastaroak antolatuko dira, baserritar, sukaldari eta ekoizleekin. Saioek egitura ezberdinak izango dituzte: direla tailer, mahai inguru, hitzaldi edo showcooking eran. Irakastea eta, batez ere, elkarrekin ikastea izango dute helburu. Klubeko kideek baino ez dute parte hartzeko aukera izango.

Eta, gainera, klubean izena ematen duten lehen 1.000 lagunek Azokako poltsa jasoko dute opari. Eraman erosketara eta izan Azokako balioen enbaxadore!