Gazta eta frisoi txapelketek, ikastaroek, dastaketek eta gazten azoka bereziak gaztazaleak Tolosara erakarri zituzten. Ikusi egun hauek utzitako argazki bildumak!
ESNEKI – Topaketa Sektoriala :
Tolosako Beotibarren ESNEKI topaketa profesionala ospatu zen, bertako eta estatu mailako gaztagintza sektoreko hitzaldiekin. Ikusi argazki galeria:
ERRAPETIK AHORA – Esneki tailerra umeentzat:
Esne mota ezberdinak ezagutzeaz gain, hauek nola lortu eta eraldatzen diren ikasi ahal izan zuten bertaratutako familiek.
ESNEKI – Esperientzia Gastronomikoa:
Tolosaldeko sukaldariek kozinatutako eta esnekietan oinarritutako menua dastatu ahal izan zen Tolosako Ferialekuan, Erraldoien bisita eta guzti. Sukaldariak: HIKA Gastronomiko, Iriarte Jatetxea, AMA eta Bailara Restaurant. Ikusi argazkiak:
ESNEKI – Txapelketa:
Euskal Herriko Gazta eta Esneki hoberenak zein diren erabaki zen pasa den larunbatean Tolosan egin zen txapelketan. Kategoria bakoitzeko irabazlea zein izan zen erabakitzeaz gain, TXAPELDUNETAN TXAPELDUNA ere aukeratu zen: Asteasuko Otzara Goine. 40 profesionalez osatu zen epaimahaia.
ESNEKI – Euskal Herriko Gazta Mahaia Dastaketa:
Euskal Herriko Gazta eta Esneki txapelketan parte hartzen zuten produktuak dastagai izan ziren izena eman zutenentzat. Dastaketa gidatua izan zen, kategoria bakoitzaren aurkezpenarekin. Ikusi argazkiak:
ESNEKI – Azoka Berezia:
Trianguloan azoka berezia ospatu zen, ekoizle askoren produktuak dastatzeko eta erosteko aukerarekin. Ikusi argazkiak:
FRISOI TXAPELKETA :