Aurten ere MIKOLOGIKA ospatuko da Tolosan urriaren 21 eta 22an, Tolosako Udalak eta Casino Elkarte Gastronomikoak elkarlanean antolatzen duten eta onddo eta perretxikoen bueltan aritzeko aukera ematen duen jaialdia.
Tolosako Azoka Lagunentzat ere asteburu hau berezia izatea nahi dugu; horregatik, Aranzadiko Mikologika Saileko aditua den Unai Fernandes-ekin Aralarreko basoetara irteera bat antolatu dugu, bertako onddoak ezagutzeko. Maiz hauek gastronomiarekin bakarrik lotzen baditugu ere, ezinbestekoak dira ekosistemarentzat. Aralarreko inguru paregabeetan egingo dugun irteera honetan, basoan zehar aurkitzen goazen onddo ezberdinak aztertu eta hauen inguruko bitxikeria ugari ezagutuko ditugu.
Irteera: Gure Basoetako Perretxikoak – Irteera Aralarreko basora Aranzadirekin
Data: Urriak 22 igandea, 11:00etan
Tokia: Aralarreko Albi parkingetik abiatuko gara
Prezioa: Doakoa
Plazak mugatuak dira; beraz, azpiko formularioan izena ematea derrigorrezkoa da. Izena eman ondoren ezin baduzu etorri, jakinarazi lagunak@tolosakoazoka.eus helbidera idatzita.